logo paquebote
1490 libros encontrados buscando editorial: Erein Argitaletxea, S.A.

www.paquebote.com > Erein Argitaletxea, S.A.

Orden: · Ver: · Tipo:
ISBN:

9788491097266

Suaren froga «Edo Johanes Lopez de Zeraingoaren bizitza eta heriotza»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 256
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 18,89
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Irakurleak esku artean daukan historia tragiko hau Gipuzkoako herri txiki batean, Zerainen, hasten da, hor jaio baitzen gure protagonista, Joanes Lopez Zeraingoa, zehazki 1488an, eta Granadan bukatu ziren haren egunak, 1530ean, Inkisizioaren suan erreta, luterano kutsuko liburu batzuk idazteagatik.
Autoreak, Joanes Lopez Zeraingoaren bizitzaren gorabeherak ikertu ondoren, beste pasarte batzuk asmatzen ditu koherentziaz eta garai hartan txertatuak. Gainera, enkontruak eta solasaldiak asmatzen ditu gure pertsonaiaren garaikide batzuekin (Desiderio Erasmo, Martin Azpilikuetako, Inazio Loiolako, Migel Egiako, Luis Vives, eta beste askorekin…). Gizadiarentzat hain erabakigarria izan zen argiz eta ilunez betetako Errenazimenduko garaian murgiltzen laguntzen digu Patri Urkizuk bere irudimenari leku eginez eta gureari ateak zabalduz.


ISBN:

9788491097280

Hizkuntza gogoan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 120
Formato: , 22,5 x 14 cm.
Precio: 15,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Jakin-minak zehazten du ikertzaileen lanaren norabidea. Dena delako gaiari buruz arazo bat aurkitzen da, galderak sorrarazten ditu eta erantzuna ematen zaie. Halaxe gorpuzten da zientzia, eta zientzien artean, hizkuntzalaritza. Zer da hizkuntza? Haur basatiek hizketan ikas dezateke? Gu al gara hitz egiteko gai diren animalia bakarrak? Txinpantzeek hizketan ikas dezakete? Xibarta baleek beti kantu bera kantatzen al dute? Arrazoia ote zuen Nelson Mandelak zioenean “[inori] bere hizkuntzan hitz egiten badiozu, hori bere bihotzera joaten dela”? Zergatik hiltzen dituzte Kanadan Lehen Nazioetako neskato eta emakumeak? Genozidioak ba al du zerikusirik hizkuntza eta kulturarekin? Ama hizkuntza galtzen al dute atzerrian adoptatutako haurrek? Gure barruko ahotsa hizketaldi bihur daiteke soinurik ahoskatu gabe? Hauexek dira irakurleak liburu honetan aurkituko dituen galderetako batzuk eta ikerkuntzak eman dizkien erantzunak. Ziur aski ez dira behin betiko erantzunak izango, baina irakurlearen jakin-mina hauspotuko dute beharbada.


ISBN:

9788491096528

Isiltasunaren ildoetan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 96
Formato: , 20,5 x 13 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Batetik, hitza sarritan higatuta edo manipulatuta dagoelako eta, bestetik, hitza batzuetan nahikoa ez delako idatzi dut poema liburu hau, hori dela-eta hitzen isiltasuna entzuten aritu naiz eta isiltasunez betetako egoerei heldu diet. Horretarako irudi, kolore eta sinboloen bidea egokia suertatu zait. Zenbait bertso idazteko garaian bizi-esperientzietatik abiatu naiz. Denborak eta oroimenak utzitako aztarnak zein arrakalak ere aurki daitezke liburuan zehar.

Hor dago bihotza dike lehorrean,
gontzak zuztarretik ateratako atea,
ozta-ozta arnasa hartzen duen harri-lubeta.
Kontainer margotua ere badela esango luke baten batek,
uretan behera doan zerbait
enbalatzeko paperean bilduta.
Begirada itsua da frontoi bateko paretaren kontra,
hainbeste dragatzeagatik eta hainbeste zubi zeharkatzeagatik
jadanik hanka nekatuak dauzkana.
Nahiz eta azkenetan egon,
kostazainarena egiten dihardu.
 


ISBN:

9788491096979

Intxaurrondo «Intxaurraren hostopeko itzala»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 232
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 18,89
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

1985eko azaroaren 26an, Mikel Zabaltza, haren neska-laguna, lehengusua eta liburu honen egilea atxilotu zituzten. Elkar ezagutzen ez bazuten ere, ETAko komando bereko kide izatea leporatzen zien Guardia Zibilak, eta haiei egozten zien Pasaiako portu inguruan ordu batzuk lehenago hildako bi militarren eta guardia zibil baten heriotza. Arretxek prosa soil eta gordinez kontatzen digunmoduan, ohetik altxarazi ordukomendira eraman zuten; hondakinak jasotzeko erabiltzen diren plastikozko bi zakutan sartu zuten, momia baten antzera biltzeko zintaz estutu zuten, eta galdekatu egin zuten, behin eta berrizmurgilaraziz burua ibai batean.
Intxaurrondo, intxaurraren hostopeko itzala liburuak Lege Antiterroristaren babespean tortura eta izua bizi izan zituen 21 urteko gazte baten lekukotasuna ematen digu, lehenengo pertsonan kontatua.
Historia ausarta, beharrezkoa, literatur balio anitz dituena eta protagonista guztiek kontatzerik izan ez dutena, zoritxarrez.


ISBN:

9788491096016

Jende likidoa

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 192
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 18,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Itsas mitologiatik urrun dabiltzan uretan aurki ditzakezu. Ahab kapitaina eta Moby Dicken epikaren ifrentzuan. Txitxarro arruntaren edota zilar arrain ziztrinaren parean. Uraren zikloaren tangentetik alde egin nahiko lukete baina arrainontzi borobilean bueltaka lotu diren arrainak dira. Lixibaz betetako balde batean, izara zikinetako fluido lirdingatsuetan, harraska buxatuan, herdoildutako hoditeriako istilean… hortxe dituzu; egunerokotasun petralean, maitasun likidoaren menean edota lurruntzen diren ametsetan.

Ana eta Jon, eskualidoa frenesian, arrain-saltzailea eta buzoa, ekaitzen izenak dituzten andreak, bebarru garbitzaileak, mapa tatuatua duen labarretako arkitektoa, idazlea eta Gari Drake, Mai Elkano… Ur txikitan azalduta erdi maila likidoaren ur handiak.

Herratu, zalantzati, helduleku fermurik gabe alderrai dabilen gizarte likido baten marea da jende likidoa. Tantaka, ipuinez ipuin, itsaso garaikidea osotzen duena. Marinel, portu zahar eta arrainen unibertso mitologikoek Baumanen postulatuekin bat egiten duten istorio bustiak dituzue hauek. Lurrundutako jendea edota, jende eferbeszentearen garaira heldu baino lehen, likidoa izan den denbora bateko lekukotasuna.


ISBN:

9788491096740

Ane eta Moon intsektuen herrialdean

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 32
Formato: , 21 x 15 cm.
Precio: 8,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Ongi etorri Ane eta Moonen ametsetara! Ametsetan edozer gauza gerta liteke, ezta? Bi adiskide hauek beti ibiltzen dira elkarrekin, eta, gauero, begiak ixten dituztenean, leku askotara joaten dira bidaian, gauza ugari ikasten dituzte, eta, zenbaitetan, izaki berezi bilakatzen dira. Imajinatu intsektu erraldoiak bizi diren herrialde batean zu zarela animalia berezia? Zer gertatuko litzateke? Horixe da, bada, Ane eta Mooni abentura berri honetan gertatuko zaiena. Zoaz beraiekin, eta ikusiko duzu nola moldatzen diren armiarma izugarri baten eta tximeleta erraldoi baten erasotik ihes egiteko.


ISBN:

978-84-9109-695-5

El café de los miércoles

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 192
Formato: Rústica
Precio: 18,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Un día Mabel decidió que ya no aguantaba más. Se sentía atrapada, anulada. No estaba viviendo la vida que quería. Así que cogió algunas de sus cosas y cerró la puerta con estrépito, sin mirar atrás. Tenía 42 años. Así comienza El café de los miércoles, una cita que, en poco tiempo, se convertirá en semanal e ineludible, donde confluirán las historias de seis mujeres que podría ser, también, la historia de una sola mujer, descrita en seis etapas diferentes de su vida. Amores prohibidos, maternidad, sueños, mundo laboral, frustraciones, nuevas oportunidades, humor? Ingredientes que forman parte de esta novela en la que es fácil llegar a identificarse con alguna de sus protagonistas? o con todas.


ISBN:

9788491096535

Oilarra kukuruka

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 232
Formato: , 22,5 x 14 cm.
Precio: 18,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Badu mende erdi bat baino gehiago Eliza gaizki doala. Hemen. Gure apezpikuak atzerakoiak direlako? Izan ditugu goi mailakoak ere, Añoveros, Oscar Romero eta beste. Hogei mendez krisiz krisi handitu da Eliza. Amurizak kantatzen zuen «moztu obispo kotxe luzeak». Gaur egun, zenbat kotxe labur? Mende erdi batez aberastu gara. Oinez edo astoz ibilki zirenak, orain hegazkinez. Ongizateak gaitzeko punpa egin du. Beti goiti doa eta gaurko fedea, mugarik gabeko gorapenean dago. Hor bilatzen dugu zoriona. Ahantzirik gure lurra mugatua dela. Gorapen hori ere bai beraz. Utzi dugu fedea, sinetsi marxismoan, gero kontsumismoan? hondamendirat eramaten gaituela. Eliza eta mundua elkarrekin. Gure haurrei ezin bizizko lur bat utziko diegu. Guk... lurtarren % 20 egiten dugun aberatsok. Beti eta gehiago behar dugunok. Ongizatea ez da behin ere, gaur egun aberastasunaz beste ametsik ez daukatenen artean bezain gora izan. Eta beti gehiagoren gose. Ur gazia edaten dugu zorion egarria asetzeko. Egarria handitzen duen ura. Lurtarren % 80en bizkar. Sinestea beheiti doa aberastasuna eta ongizatea jainko dauzkatenen artean. Beste % 80 haiek ez gaituzte heriotzarat eramaten. Berekin daukate bizia. Baina, haiek ere gurekin hiltzerat kondenatzen ditugu bide honi jarraikiz. Elkar maitatzean dagoela zoriona erran zigun Hark balu arrazoi? Beharrik, badira oraino ere hori sinesten dutenak. Hasiz hemen berean.


ISBN:

9788491096511

Andromedan

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 80
Formato: , 22 x 15 cm.
Precio: 12,60
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.


Aintzaldu daigun Agate Deuna!
Santagedaren parrokian, deabruak eta gotzainak, apaizak eta aingeruak; eta finlandiarrak...
Sexua ez da bekatu (froga ugari orriotan).
Origenes-ek (Elizaren Aitetako batek) zioen ez dagoela infernu betirakorik.
Bai borrokarik, ordea, Argiaren eta Ilunaren artean.
Maitasuna, izatearen argiaren beroa da.
Joxean Sagastizabali askotan esaten diote ikaragarri igartzen zaiola komikizaletasuna.
Hori ba.
Eta ganberrotasuna!
Gora Robert Mitchum, Alkain eta Asisko!

 


ISBN:

9788491096283

Ez apuratu

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Fecha de publicación:    Páginas: 40
Formato: , 21 x 15 cm.
Precio: 11,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Amonak ez daki zer diren dilistak, lentejak esaten du; ilbeltza deitzen dio urtarrilari; ondo zegoenean, eskribitu egiten zituen dendan erosi behar zituen gauzak paper-mutur batean, eta ulertu ez baina entenditu egiten zituen nire arazoak.

Amonarekin abestu ezin da egin, baina kantatzea asko gustatzen zaio: batez ere, Bautista Basterretxe delako tipo baten abesti bat. Eta gaixo ikusten banau, inoiz ez dit galdetzen sukarrik dudan. «Kalenturarik baduzu?», esaten dit. Eta baietz esaten badiot, kalentura altua dudala, orduan esaten dit:

—Lasai, ume, ez apuratu!, egun guztiak ez dira-eta berdinak.




Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal